XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumeak jarraitzen zuen inolako azalpenik eskaini gabe.

Arthur eta Rene kezkatzen hasi ziren....

Gau iluna zen Samil-era heldu zirenean.

Nahiko handia ematen zuen hiriak.

Eguraldia beroa zen, bereziki estepa epela utzi eta tropikalean sartu zirenetik.

Agian, eguzkiaren desagertzeak beroa bigundu egingo zuen geroago.

Kaleetan jende gutxi ikusi zitekeen.

Persiar golkoaren inguru haiek munduko lurralde bero eta sikuenen artean daude.

Hiriak, Bandar-i Abbas, Bandar-i Lingueh, Busir eta gainerakoak, Samil bezala, hiri hilak dirudite klima gogor horren eraginez.

Autobusa jendez eta animaliez hustu zen.

Emakumea ezkerreko kaletik sartu zen.

Atzean, poltsekin, Arthur eta René.

Hiritik irten eta estepa tropikaletik ibiltzen hasi ziren. Iluna zen. Eta bero oraindik.

Emakumea arte baten alboan geratu zen: - Hemen egingo dugu lo.

Eta arbola hark eskainitako babes miserablean, lurrean eseri zen, gaua han emateko asmoz.

Arthur-ek eta René-k berdin egin zuten.

Emakumeak aurpegia estaltzen zion beloa kendu zuen: - Bihar egiazko norabidean jarriko gara.

Orain arte gezurrezkoa erabili dugu, jadanik gure bila ibiliko direnak engainatzeko.

Hainbat pertsonari Bandar-i Abbas itsasportura gindoazela adierazi diot, (...).